Presse basque 1844-1945

Accueil > Présentation > Le Réveil basque

Le Réveil basque

Le Réveil Basque 1886ko uztailaren 11an sortzen da, urte bereko agorrilaren 1eko Kontseilu Nagusiko hauteskundeen kari, zeinetan, Berdoly jauna, kazetaren sortzailea, aurkezten den.

Jainkoa, Familia, Hontasuna

Le Réveil basque n°1

Martial Berdoly, Mauleko suporefeta ohia Errepublikarren alderdiaren izenean aurkezten da, Kontserbatzaileen Diriart jaunaren aurka. Kazetako lehen hitzak [1] Kontserbatzaileen aurkakoak dira. Berdoly bera elizaren aurkaritzat emana bada, zehazten du ere ez dela horrelakoa, baina bai Eliza eta gobernuaren arteko podereen zatiketa baten alde. [2].

Le Réveil Basque kazeta biziki politikoa da beraz, Gorrie (alderdi errepublikarra) eta zurien (alderdi kontserbatzailea) arteko borroka bortitzaren astero hor baita, gailurrak hunki arte Eskualduna kazeta sortzerakoan.

Istorio bat egiazcoa

Le Réveil Basque, ofizialki Le Réveil basque - organe des Intérêts de l’Arrondissement de Mauléon deitzen dena Pauen inprimatzen zen, eta Ipar Euskal Herriko hiru probintzien berri ematen zuten, Zuberoa eta Nafarroa Behera lehenetsiz.

Nagusiki frantsesez idatzia bada, euskara anitz eta erregularki baliatzen du, lehen zenbakitik.

Ikus Le Réveil basque kazetaren ale guztiak :
- Le Réveil Basque-eko ale guztiak

Abentura 1894ko abenduaren 30an gelditzen da, urte berri baten bezperan. Aldi batekoa izan behar zuen moztura behin betikoa bilakatu zen.


[1"Aux électeurs" Le Réveil basque 11/07/1886

[2"Gezurra diote" Le Réveil basque 11/07/1886

Un message, un commentaire ?

Qui êtes-vous ?
Votre message

Pour créer des paragraphes, laissez simplement des lignes vides.